ESAITen XI. Mendi Martxak Amaiurren izanen du irteera

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Baztandarren Biltzarraren egunean aurkeztuko da

Zabalik dago ESAIT­en XI. Mendi Martxan izena emateko epea. Amaiurren hasi eta Lizar­tzan akituko da zortzi eguneko mendi ibilaldia, Hamaika pauso selekzioak lortu arte. Inposaketarik Ez! lelopean. Uztailaren 30ean, larunbata, ekinen zaio lehen etapari Amaiu­rren. Bertan eginen da hasierako ekitaldia ere. Honako etapa hauek izanen ditu.

Uztailaren 30ean, Amaiur-Urdazubi: Amaiur-Alkurruntz-Otsondo-Urdazubi.

Uztailaren 31n, Urdazubi-Sara: Urdazubi-Zugarramurdi-Atxuri-Sarako lezea-Sara

Abuztuaren 1ean, Sara-Lesaka: Sara-Larrun-Bera-Lesaka

Abuztuaren 2an, Lesaka-Oiartzun: Lesaka-Agina-Aiako Harria-Arditurri-Oiartzun.

Abuztuaren 3an, egun osoko aldarrikapen jaia Oiartzunen.

Abuztuaren 4an, Oiar­tzun-Goizueta: Oiar­tzun-Oialeku-Artikutza-Goizueta.

Abuztuaren 5ean, Goizueta-Leitza: Goizueta-Mandoegi-Urepel-Lei­tzalarrea-Leitza.

Abuztuaren 6an, Lei­tza-Lizartza : Bukaera ekitaldia eta bazkaria.

Informazio guztia www.esait.org.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun