Uztailaren 7an, ortzeguna, zabaldu zituen ateak Elizondoko Turismo bulegoak. Aurtengoan ere, Etnografia museoan kokaturik egonen da eta urriaren 6ra arte irekia egonen da.
Astelehen eta asteartetan 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era egonen da zabalik. Asteazkenetik ortziralera 09:30-14:00 eta 16:00-20:00 irekiko dituzte ateak. Asteburuetan 10:30-14:00 eta arratsaldetan 17:00-20:00.