Uztailaren 3tik 4rako gauean, Elizondoko Merkatuzelaiko baskulan izan zen eraso arrazista, gizarte lanetako langileek erabiltzen zituzten mahai eta aulkiak errez eta ijitoen kontrako pintadekin. Baztango Udaletik eraso hori gaitzetsi eta salatu nahi dute. Inongo eraso arrazista eta diskriminatzailerik ez dutela onartuko erran dute udaletik.
Bide batez udalak erasotzaileei eskatu nahi die, herritar guztienganako errespetua edukitzeko. Baztango Udale Gobernutik errespetuan oinarritutako elkarbizitza bultzatuko dutelako eta horrelako erasoak gerta ez daitezen lana eginen dutela gaineratu dute.