Uztailaren 5eko udal batzarrean erabaki zuten hemendik aitzinera udal plenoak bi hilabetero izanen direla eta ez orain artean bezala hilean behin. Komisio informatiboei indarra ematea da erabaki honen helburua, herritarren parte hartzea bultzatzearekin batera. Horregatik arratsaldez izanen dira.
Akordioak aldeko zortzi botu jaso zituen, Bilduren bortz, Baztango Ezkerraren bi eta NaBairen bat. UPN alderdiak ohiko plenoak 15 egunero egiteko proposatu zuen, herritarren eskaerei azkarrago erantzuteko. Horrez gain ortziral goizetan izateko ere eskatu zuen eta lan orduetan, horrela beharrezko ez diren gastuak sahiesteko.
Garbiñe Elizegi, Mikel Ortega, Florentino Goñi eta Pello Iriartek osatuko dute Gobernu Batzordea, astero elkartuko dira ortziral goizetan 11:30ean. Mikel Ortega eta Iñigo Iturralde izanen dira lehen eta bigarren alkateorde.