Iturriotz berreskuratu dute Almandozen

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

ONDIKOL

Duela mende bat baino gehiago Belateko bidea erabiltzen zutenek bazuten Iturriotzeko ur garbi eta freskoaren berri. Azken hamarkadetan Belaten egin diren lanen ondorioz galdu zitekeela bazirudien ere, Iturriotzeko iturria berreskuratu dute Almandozen. Luis Roldan alkatearen ekimenez (argazkian, iturri ai­tzinean), eta musutruk lagundu duten Canteras Acha, Hormigones Navarra eta Baztangoiza eraikuntza enpresei esker inoiz baino itxura hobea du iturriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun