Uztailaren 16an, larunbata, Plentzian jokatu zen Hondartza Eskubaloi Txapelketa Nazionala, aurten bederatzigarren aldiz. BKTko jokalariak, Ultzama eta Lizarrakoekin elkartuta aurkeztu ziren ‘Ttuku-Ttuku’ izenarekin lehen aldiz. Final erdietaraino iristea lortu zuten.
Bortz jokalarirekin jokatu zuten Ttuku-Ttukuko neskek, bertze taldeetakoak seirekin aritu ziren, eskubaloian hala aritzen baita. Totu Iturzaeta (BKT-ko jokalari ohia), Elisa Arretxea (BKT), Talita Daiana José (BKT), Amaia Oiartzun (Ultzama) eta Eider Arcek (Lacturale Itxako) osatu zuten taldea. Bat gutxiago izanda ere, final erdietara iristea lortu zuten. ‘Blupp’ taldeak utzi zituen finaletik kanpo eta azken hauek eskuratu zuten lehen postua.
Emaitzarekin pozik eta hurrengo urtean finalera iristeko intentzioarekin bueltatu ziren Ttuku-Ttuku taldeko neskak Plentziatik.