Santio Eguna astelehena izaki, aurten Elizondoko bestetako ospakizunak egun bat lehenago hasiko dituzte, uztailaren 23an. Goizean herri krossa izango da, arratsaldean Euskal Herriko Goitibera Txapelketa eta iluntzean errepresaliatuen aldeko afaria txoznetan. Musikarik ere ez da faltako Santio besten aperitibo honetan, Ziga plazan dantzaldia izanen baita Santxotenarekin eta metarock kontzertuak ere izanen dira Vendeta, Xutik eta BAZAM taldeen eskutik.
Egun bat lehenago hasiagatik ere uztailaren 24ko, igandea, eguerdiko 12:00ak arte ez dute txupinazorik botako eta ondotik konpartsen itzuliarekin lehertuko da herria.
Herriko etxeak kanpaleku bat prestatu du bertara hurbiltzen diren bestazaleentzat. Horrez gain kontsumo arduratsuaren inguruko programa bat abiatuko dute eta euskararen erabilera bultzatzeko jarduerak eta mezuak eginen dituzte.
Aurten erreboteko plazak 150 betzen dituela eta, Malerreka eta Baztanen arteko laxoa partida antolatu dute pilotaren egunerako.
Urtero bezala ez da mutildantzarik, baztan zoparik, musikarik eta jairik faltako. Beraz uztailaren 28ra, ortzeguna, arte Elizondora hurbiltzen denak besta aurkituko du.
Hona hemen egitaraua:
UZTAILAK 24: Bezpera
10:00tan, Bizikelta martxa Beartzunera
12:00tan, Txupinazoa eta Baztan-zopak Herriko plazan Ondotik, Konpartsarekin itzulia
14:00tan, Gaztetxearen VII. urteurreneko bazkaria Txoznetan
16:00tan, Haurrendako margoaldia Herriko plazan
16:30tan, III. Voleibol Open Elizondo
17:00tan, Batukadarekin Kalejira
18:00tan, Behi KK 19:00tan, Herri Kirolak Plazan
19:30tan, Karrikadantza Konpartsa, txistulariak, gaitariak, txaranga...
20:00tan, Salbea Ondotik, Karrikadantza
20:30tan, Munduko plateren dastaketa eta Musika Latinoa Plazan
24:00tan, Dantzaldia Garraxi
UZTAILAK 25: Santio eguna
09:30 Argi Soinuak
11:00 Meza Nagusia
11:30 Herritarren Elkartzea
12:00 Karrikadantzan Plazarat Elizako ataritik
12:30 Mutildantzak Plazan
13:00 Luntx Herrikoia Plazan
13:30 Karrikadantza
18:00 Erraldoien Ibilaldia
18:30 Bertso Saio Haundia Plazan
19:00 Bonba Japonesak
19:30 Eskalada eta Rappela
20:30 Dantzaldia Jaliskorekin Plazan
21:00 Dantza Herrikoiak Ziga plazan
22:00 Mutildantzak
23:00 Su Artifizialak
23:30 Miguel Anjel y el Mariatxi de la Cantina Plazan
01:00 Dantzaldia Jaliskorekin Plazan
UZTAILAK 26: Pilotaren Eguna eta Gazte Eguna
09:30 Argi soinuek Beartzunen
10:30 Gosari Herrikoia Berron. Ondotik, itzulia Fanfarre Mi-Farekin
11:00 Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa
11:30 Laxoa Desafioa: BAZTAN Vs MALDERREKA Erreboteko Plazan
11:00-14:00 Puzgarriak Igerilekuan
14:00 Kuadrillen Bazkaria Baztandarreneko Gorapetan
18:00 Olinpiadak / Ginkana
17:30 Pilota Partidua
18:30 Haurrendako Jokuek Erreboteko plazan
20:30 Kantaldia
21:00 Dantzaldia Ziga Plazan
22:00 Mutildantzak
24:00 Dantzaldia Trikidantzekin
06:00 Zinger Jatea Merkatuko Plazan
UZTAILAK 27: Haur, aitatxi ta amatxien Eguna
09:30 Argi soinuak
11:00 II. Plater Tiraketa Txapelketa Bagordin
11:00 Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia
12:30 “Recreo de Elizondo” musika bandaren emanaldia
13:00 Aitatxi ta Amatxi guziendako bazkarie
16:00 Elizondoko II. Mus Txapelketa Xalbador karrikan
17:30 Jokuak Baztan Berrin eta Erlategin
18:30 Bertso Poteoa Gaztetxetik hasita
19:30 Haurrendako Antzerkia, Bonba Japonesak eta Txokolatada
20:30 Kantaldia
21:00 Dantza Herrikoiak Ziga plazan
22:00 Mutildantzak
24:00 Dantzaldia Plazan
UZTAILAK 28 Herriaren Eguna
09:30 Argi soinuek
11:00 Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia
12:00 Puzgarriak eta Kars
14:30tan, Zikiro Jatea Ikastolako parkean
16:00 Puzgarriek eta kars
18:30 Zetreria eta animali basatien erakustaldia Erreboteko Plazan
20:30 Kantaldia
21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan
22:00 Mutildantzak
24:00 Gizajua ni eta kalejira
03:00 Radio Afu eta Soñadores Natos Plazan