Belateko tunela konpontzeko lanek irailera arte iraungo dute

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 15a

Suteak eragindako kalteak oso handiak izan dira. Utzitako argazkia

Nafarroako Gobernuak konponketetarako 10 aste beharko direla erran du

Uztailaren 8az geroztik itxita dago Belateko tunela, barruan iparraldeko irteeratik 220 metrora kamio batek su hartu zuelako. Azpiegituretako kalteak oso handiak izan dira eta iraila arte itxita egonen da. Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebitzitza Departamenduko Kontserbatzio zerbitzua lanean ari da kudeaketa lan egokiak egiteko.

Adituen txosten teknikoak dioenez, azpiegitura konpondu eta kontrolatzeko prozesuan zehar tunelak itxita egon beharko du, irekitzen dutenean balditza onenak bermatzeko. Nafarroko Gobernutik jakinarazi dutenez, konponketa lanak datorren asteetan hasita, irailaren bukaeran amaituko lirateke.

Instalazioei dagokienez, kableak, argiak, erretiluak eta euskarriak konponduko dira, baita telebista zirkuitu itxia, suteak detektatu eta itzaltzeko eta aireztatzeko sistemak ere. Horrez gain, tunelaren barruan kotxeak segurtasunez ibiltzeko baldintza seguruak bermatzen dituzten egitura elementuak jarriko dituzte.

Azken astean bezala, tuneleko lanak egiten ari diren bitartean trafikoak NA-1210 errepidetik, Belateko mendatetik, ibili beharko du. Ibilgailu astunei A-15 autobia, Leitzarango autobia, erabiltzeko aholkatu nahi diete Nafarroako Gobernutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun