Baztandarren Biltzarren bazkarirako 1.440 txartel saldu dira bi ordutan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 14a

Bi ordutan 1.440 txartel saldu ziren. Alicia DEL CASTILLO

Eguraldi txarra eginez gero Elizondoko frontoian eginen da bazkaria

Uztailaren 13an, asteazkena jarri zituzten salgai Baztandarren Biltzarerako bazkariko txartelak salgai. Goizeko lehen orduetatik, 06:00etatik, jendea zai zegoen Baztandarren Biltzarra Elkarteak Elizondoko Merkatu plazan duen egoitzaren aitzinean. Uztailaren 17ko bazkarirako txartelak erosteko ilara luze izan zen. 

10:00etatik 12:00etara bitartean 1.536 txarteletatik 1.440 saldu ziren. Gogoratu behar da pertsona bakoitzak 16 txartel erosten ahal zituela gehienez. Arratsaldean bertze 96 txartel jarri zituzten salgai eta antolatzaileek hoiek saltzea ere espero zuten.

Uztailaren 17rako eguraldiaren aurreikuspenek euria eginen dezaketela dio. Horregatik antolatzaileek bilera egin zuten euriaren aurrean ze egin pentsatzeko. Eguraldi txarra egingo balu Elizondoko frontoira eraman beharko dituzte bazkarirako mahaiak. Euriaren araberakoa ere izanen da orgen desfilea egitearen edo ez egitearen erabakia ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun