Iruñako Sanferminen bukaera dela eta 15:00etatik 21:00tara ezin izango dute kamioiek Iruña eta Behobia (N-121-A) lotzen duten errepidetik ibili. Belateko tunela itxita dagoelako eta trafiko handia espero delako gaur arratsalderako. Hori dela eta, kamioiak Leitzarango autobidetik (A-15) bideratuko dituzte.
Gogoratu Belateko tunelean kamioi batek su hartu zuela uztailaren 8an eta orduz geroztik itxita dagoela. Joan den asteburuan ere kamioentzat itxita egon zen Belateko mendatea Iruñako Sanferminetarako joan etorri handiak izan zirelako.