Baztandarren Biltzarreko bazkariko txartelak salgai daude

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 13a

Bazkaritarako txartelak 20 eurotan egonen dira salgai. Artxiboko irudia.

20 eurotan egonen dira salgai elkartearen egoitzan

Uztailaren 17an, igandea, ospatuko da Baztandarren Biltzarra. Bazkariko txartelak gaurtik aitzinera salgai izanen dira Baztandarren Biltzarra Elkarteak Elizondoko Merkatu plazan duen egoitzan. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik aitzinera erosi ahal izanen dira txartelak, bakoitza 20 eurotan. Pertsona bakoitzak gehienez 16 txartel erosi ahal izanen ditu.

Baztandarren Biltzarra Elkartetik lasaitasun mezua zabaldu nahi dute. Iaz ilara luzeak izan ziren salgai jarri zirenean, baina oroitarazi nahi dute ez zirela lehen egunean guztiak saldu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun