Baztango Udalak Elizondon gertatutako eraso arrazista gaitzetsi du

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 13a

Uztailaren 3tik 4rako gauean, Elizondoko Merkatuzelaiko baskulan izan zen eraso arrazista. Baztango Udaletik eraso hori gaitzetsi eta salatu nahi dute. Edozein motatatako eraso arrazista eta diskriminatzailerik ez dutela onartuko erran dute udaletik.

Bide batez udalak erasotzaileei eskatu nahi die, herritar guztienganako errespetua edukitzeko. Baztango Udale Gobernutik errespetuan oinarritutako elkarbizitza bultzatuko dutelako eta horrelako erasoak gerta ez daitezen lana eginen dutela gaineratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun