Zabaldu ditu ateak Elizondoko turismo bulegoak

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 8a

Uztailaren 7an, ortzeguna, zabaldu zituen ateak Elizondoko Turismo bulegoak. Aurtengoan ere, Etnografia museoan kokaturik egonen da eta urriaren 6ra arte irekia egonen da.

Astelehen eta asteartetan 09:30tik 13:30ra eta 16:00tik 18:30ra egonen da zabalik. Asteazkenetik ortziralera 09:30-14:00 eta 16:00-20:00ra irekiko dituzte ateak. Asteburuetan 10:30-14:00 eta arratsaldetan 17:00-20:00.

Hemendik gutxira Urdazubiko eta Etxalarko turismo bulegoak ere irekiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun