Urte ona izan zen 2010a Elizondoko uraren kudeaketaz arduratzen den Iturri-Ederra elkartearentzat, 54.741,88 euroko superabitarekin itxi baitzuen urtea. Eta lehendik zituen 369.708,75 euroak kontuan hartuz, guztira 424.450,63 euro ditu.
Urtea hiruhilabeteka banatuz, hirugarrenean lortu zuen etekin ekonomikorik haundiena elkarteak: uztailean, abuztuan eta irailean, 84.720,51 euro eskuratu zituen. Urte hasierako lehenbiziko hiruhilekoan 74.497,68 euro lortu zituen, bigarren hiruhilekoan 75.936,13 eta hondarrekoan 75.727,29 euro. Bertzelako dirusarrerak, bertzeak bertze, sarean egindako engantxeengatik, elkartetik kanpo egindako lanengatik eta titular aldaketengatik lortu dira.
Iturri-Ederrak esku artean dituen proiektuetako bat 1,7 milioi litroko gaitasuna edukiko duen ur depositu berria eraikitzea da, azken hamarkadan herria haunditu dela-eta, sortu diren beharrei erantzuteko asmoz. Zaldarriaga eremuan eginen da.