Energiaren eraginkortasuna hobetzeko, 35.537,44 euroko dirulaguntza eman dio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Elizondoko San Francisco Jabier ikastetxeari. 54.672,99 euroko aurrekontua duten lanen %65a subentzionatuko du Gobernuak eta diru hori kanpoko egurrak ordezkatzeko erabiliko da.
Uztailaren 31rako hasita egon beharko dute lanek eta azaroaren 1erako akitu. Gainera, justifikatzeko agiriak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira