Txaruta Pilota Elkarteak antolatuta, ekainaren 26an jokatu ziren Josetxo Ezkurra Memorialeko finalak. Gazteen mailan, txapela Baztanera etorri zen, Joseba Arizmendi oronoztarrak eta Joseba Apeztegia iruritarrak 22-7 irabazi baitzioten Andoaingo bikoteari. Ttikien mailako garaipena ere Baztanera etorri zen, Haritz Elizondo lekaroztarrak eta Mikel Ariztia amaiurtarrak 18-16 irabazi zuten Unax Apeztegia elizondarraren eta Beñat Etxebere amaiurtarraren kontra. Baztandar finalista gehiago ere izan ziren: Eki Larralde arizkundarra, Oier Ariztegi lekaroztarra eta Aimar Ariztegi lekaroztarra. Hauek azpitxapeldun izan ziren.