Nafarroako konkistaren urteurrena gogoan ikuskizuna prestatzen ari dira Amaiurren

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 7a

Baztandarren Biltzarraren egunean aurkeztuko da

2012an 500 urte beteko dira Fernando Katolikoa Gaztelako erregeak Nafarroa konkistatu zuenetik eta hori modu berezian gogoratu nahi da Amaiurren. Izan ere, gaur egun ere, Amaiur eta bere gaztelua sinbolo bezala hartuak dira herriaren memoriarentzat.

Historia berreskuratu nahian, Amaiur 2012 haien ametsa gurea da lelopean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta he­rriak ikuskizun berezia prestatu nahi dute 2012ko uztailaren 20 eta 21erako. Ikuskizun artistiko-musikala izanen da, Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean antolatzen ari direna, eta Amaiurko gaztelu aitzinean eginen da.

Sarrerak aitzinetik paratuko dituzte salgai. 12 eurotan egonen dira 2012ko ekainaren 30era arte eta 15 eurotan 2012ko uztailaren 1etik aitzinera.

Ikuskizuna Baztandarren Biltzarra egunean aurkeztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun