Grabaketak akitu ondotik 2012an estreinatu da Baztan filma

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 7a

ONDIKOL

Ekainaren 24an akitu ziren Baztan pelikularen bigarren zatiko grabaketak. Iñaki Elizalderen filma bi zatitan grabatua izan da: joan den urteko martxoan graba­tu zen lehendabizikoa eta bigarrena aurtengo ekainean egin da. Bertzeak ber­tze, Unax Ugalde, Kandido Uranga, Carmelo Gomez eta Lurdes Agirresarobe aktore ezagunek hartu dute parte, eskualdeko hainbat pertsonekin batera. Parte hartzaileek ekainaren 25ean egin zuten taldeko bazkaria azken agur moduan. Urte bukaerarako akitua egotea espero da eta 2012 hasieran estreinatu nahi dute zinema aretoetan. Pelikulak 1.545.000 euroko aurrekontua du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun