Igande honetan zortzi eginen da Baztandarren Biltzarra besta

TTIPI-TTAPA

Joan den urteko Baztandarren Biltzarrean, erratzuarrak Lekarozko Aroztegia Jauregiko egitasmoaren aurka azaldu ziren beraien organ. Artxiboko argazkia

Orga desfilea Elizondko Plazan akituko da

 

 

Gero eta hurbilago dago baztandarren bes­ta haundia, astebete eta egun batzuk baino ez dira gelditzen. Uztailaren 17an, igandearekin, eginen da Baztanarren Bil­tzarra eta horren aitzakian, urtero bezala, Elizondoko karrikak jendez, musikaz eta kolorez beteko dira. Joan den urtean hartutako erabakiari segituz, larunbatarekin gaupasarik ez antola­tzea erabaki du Baztanda­rren Biltzarra elkarteak.

11:30ean hasiko da orga apainduen desfilea. Baina horrez gain, eguer­dira bitarte eta aurten be­rrikuntza gisa, artisau erakusketa izanen da Axu­lar Karrikan. 14:00etan Mutildantzak izanen dira eta ondotik, herri baz­karia eginen da Merkatuko zelaian. Bazkalondoko jaialdiaren txanda izanen da gero: musika, Muxikoak, Larraindan­tzak eta Trikidantz taldearen emanaldia. 20:00etatik aitzinera, Laiotz­ taldearekin dan­tzaldia izanen da eta ondotik, DJ-ak ariko dira. Egun osoan Baztanda­rren Bil­tzarra karpa irekia egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun