Elizondoko Foru Poliziaren komisariatik jakinarazi dutenez, azken asteetan Baztango hainbat etxetan gas instalakuntzaren errebisio susmagarriak egiten ari dira.
Legezko enpresa baten izenean aurkezten dira etxeetan eta ustez beharrezkoak ez diren azterketak eta aldaketak egiten dituzte instalazioetan. Ondotik, fakturak ordainarazten dizkiete etxeetako jabeei.
Foru poliziek gogorarazi nahi dute horrelako azterketako bortz urtetik behin egiten direla eta enpresak azterketa egiteko abisua pasatu behar duela guttienez bortz egun lehenagotik.