Hiru urtetik aitzinerako 100 bat dantzari bildu ziren ekainaren 19an egin zen Iruritako Dantzari Egunean eta eskaini zuten saio ederra ikustera herritarrak ez ezik, inguruetako jendea ere bildu zen. 1994an antolatu zen lehendabiziko aldiz egun hau eta geroztik, bi urtez baino ez du hutsik egin. Bestekin batera, dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat bilakatua da Dantzari Eguna.