Baztango Udaleko plenoak bi hilabetero izanen dira

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 6a

Baztangu Udaleko batzar nagusia ONDIKOL

Jendearen parte hartzea bultzatzeko arratsaldez eginen dituzte

Uztailaren 5ean, asteartea, Baztango Udalean egin zen plenoan erabaki zuten hemendik aitzinera udal plenoak bi hilabetero izanen direla eta ez orain artean bezala hilean behin. Komisio informatiboei indarra ematea da erabaki honen helburua, herritarren parte hartzea bultzatzearekin batera. Horregatik arratsaldez izanen dira.

Akordioak aldeko zortzi botu jaso zituen, Bilduren bortz, Baztango Ezkerraren bi eta NaBairen bat. UPN alderdiak ohiko plenoak 15 egunero egiteko proposatu zuen, herritarren eskaerei azkarrago erantzuteko. Horrez gain ortziral goizetan izateko ere eskatu zuen eta lan orduetan, horrela beharrezko ez diren gastuak sahiesteko.

Garbiñe Elizegi, Mikel Ortega, Florentino Goñi eta Pello Iriartek osatuko dute gobernu batzordea, astero elkartuko dira ortziral goizetan 11:30ean. Mikel Ortega eta Iñigo Iturralde izanen dira lehen eta bigarren alkateorde.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun