Zazpi urtetik goitikoentzako zinema zikloa hasiko da uztailaren 8an Elizondon. Arte eta Kultura egitarauaren barrenean lau pelikula emanen dituzte datozen egunetan. Emanaldiko lehenengo filma ‘Donkey Xote’ izanen da abenturazko istorioa izanen da.
Uztailaren 11n, astelehena, ‘Harry Potter y las reliquias de la muerte’ fima emanen dute. Uztailaren 13an, asteazkena, ‘Rudy, txerri azkarra’ eta bukatzeko uztailaren 15ean, ortzirala, ‘Arthur eta munduen gerra’ filma.
Abuztuan ere izanen dira emanaldiak. Abuztuaren 1ean ‘Piratas del Caribe 4. En mareas misteriosas’ emanen dute eta abuztuaren 8an ‘Esta abuela es mi padre’.
Pelikula guziak 22:00etatik aitzinera emanen dituzte.