Iruñako eta Lesakako San Ferminez gain, Azpilikuetan ere Sanfermin bestak hasi dituzte. Atzo ilunabarreko 19:30etan eman zieten bestei hasiera eta larunbat gau arte izananen da bestaz gotzatzeko aukera.
Hona hemen bestetarako prestatu duten egitaraua:
UZTAILAK 7 San Fermin Egune, Haurren Egune
11:00etan Meza Nagusia Andres Sainduaren elizan. Ondotik luntxa herriko elkartean.
16:00etan mus txapelketa.
16:30ean Eriz magoaren ikuskizuna. Ondotik haurrendako txokolatada eta zozketak.
20:00etatik 22:00etara dantzaldia JOXEANJEL akordeoilariak alaituta.
22:00etan patata tortilla lehiaketa eta afaria.
UZTAILAK 8 Gazte Egune
09:00etan gosaria Zuluetan.
11:00etan plater tiroketa.
14:00etan gazte bazkaria Zuluetan.
16:00etan partxis txapelketa eta sari banaketa.
20:00etatik 22:00etara dantzaldia FRANTZISKOk alaituta.
00:00etatik aitzinera dantzaldia FRANTZISKOren eskutik.
UZTAILAK 9 Zikiro jatea
08:30ean su piztea.
10:00etan gosaria.
14:00etan zikiro jatea. Ondotik bertso saioa Sebastian Lizaso eta Julio Sotorekin.
Arratsaldean dantzaldia FRANTZISKOk alaituta.
22:00etan herri afaria.
01:00etan JALISKO BAND taldearekin dantzaldia.
Goizaldera GAIXOA NI eta besten bukaera.