Belateko tunela uda osoan itxita egon daiteke

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 11

Egoera oso txarrean geratu da tunelaren barnekaldea. ONDIKOL

Suteak eragindako kalteak handiak izan dira

Uztailaren 8an, ortzirala, kamioi batek su hartu zuen Belateko tunelaren irteeran Iruñeko bidean. Eragindako kalteak handiak izan dira eta Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez aste batzuetako lana ekarriko du konponketak egiteak. Data jakin bat erran ez duten arren, denboraldi batez itxita egonen dela aurreikusi dute.  

Uztailaren 8an, ortzirala, kamioi batek su hartu zuen Belateko tunelaren irteeran Iruñako bidean. Eragindako kalteak handiak izan dira eta Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez aste batzuetako lana ekarriko du konponketak egiteak. Data jakin bat erran ez duten arren, denboraldi batez itxita egonen dela aurreikusi dute. 

Kamioiak 17:00 aldera hondatu eta su hartu zuen, tuneletik ateratzeko 300 metro falta zituenean. Kamioi gidaria ospitalera eraman behar izan zuten kea arnasteagatik. Irteeratik gertu egoteak azkartu egin zuen gidariaren artatzea baita larrialdietako plana martxan jartzea ere.

Uztailaren 9an, larunbata, teknikoak bertaratu eta kalteak aztertu zituzten. Dirudienez suak asfaltozko tela, kontrolerako instalazioak, larrialdietarako telefonoak eta errepidea kaltetu ditu gehienbat.

Tuneleko konponketa lanak irauten duten bitartean, Iruñera joateko Belateko bide zaharretik edo A-15 errepidetik joan beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun