Helduentzako pintura ikastaroak eskainiko dira abuztuan Baztanen

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 30a

Pintura ikastaroa kanpoan eskainiko du Sobrinok. Artxiboko argazkia

Tomas Sobrinoren eskutik izanen dira eta izen emateko epea zabalik dago Arizkunenean

Baztango paisaiak izeneko kanpoko margo ikastaroa emanen du abuztuko bi txandatan Tomas Sobrino margolariak. Abuztuaren 1etik 12ra eta abuztuaren 16tik 29ra izanen dira bi txandak, astelehenetik ortziralera, 09:30etik 12:30era.

Ikastaroen prezioa 130 eurokoa da eta 10 lagunendako tokia izanen da bakoitzean. Izen emateko epea zabalik dago Arizkunenea Kultur Etxean, 948 581279 teledonora deituz edo cultura@baztan.es helbide elektronikora idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun