Elizondoko foru zainen komisaldegitik jakinarazi dutenez, azken asteetan Baztango hainbat etxetan gas instalakuntzaren errebisio susmagarriak egiten ari dira. Enpresa legal baten izenean aurkezten dira etxeetan eta ustez beharrezko ez diren azterketak eta aldaketak egiten dituzte instalazioetan. Ondoren fakturak ordainaraziz etxeetako jabeei.
Foru zainek gogorarazi nahi dute horrelako azterketako bortz urtetik behin egiten direla eta enpresak azterketa egiteko abisua pasa behar duela gutxienez bortz egun lehenago.