Baztango Udalak, kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntza eskatzeko 2011ko deialdiaren berri eman du. Aurtengo kirol jarduerak, errendimenduak eta espartzimendukoak, diruz laguntzeko deialdia da. Eskatzeko epea ekainaren 22tik uztailaren 15 arte irekia egonen da. Eskaerak udal kirol bulegoan aurkeztu behar dira, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
Xehetasun gehiagoren berri jakiteko 948 581279 telefono zenbakira deitu edo cultura@baztan.es helbide elektronikora idatzi behar da.