Txupinazoa eta ezkil jotzea Erratzun bestak hasteko

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 28a

Herri kirolek ez dute hutsik eginen aurten ere Erratzuko bestetan. Artxiboko irudia.

Uztailaren 2ko pilota partidan Goñi II-Goñi III eta Eugi-Eulate bikoteak izanen dira aurrez aurre

Erratzun gaur emanen zaie San Pedro bestei hasiera. 20:00etan hasiko dira bestak txupinazoa eta ezkil jotzearekin. Aurretik, 18:00etan hasita, herritarren arteko futbito partida jokatuko dute. 21:30etan Baztan zopak izanen dira Bastonean eta ondotik dantzaldia Frantxisko akordeolariarekin.

Erratzun gaur emanen zaie San Pedro bestei hasiera. 20:00etan hasiko dira bestak txupinazoa eta ezkil jotzearekin. Aurretik, 18:00etan hasita, herritarren arteko futbito partida jokatuko dute. 21:30etan Baztanzopak izanen dira Bastonean eta ondotik dantzaldia Frantxisko akordeolariarekin.

Ekainaren 29an, asteazkena, San Pedro eguna ospatuko dute. 10:00etan emanen diete egunari hasiera Argi soinuekin. 11:00etan Meza Nagusia izanen da, 13:00etan mutildantzak plazan eta ondotik luntxa Kastonean. 17:00etan Herritarren arteko ginkana izanen da. 20:00etan mariatxiak izanen dira plazan Txutxin Ibañez y Los Cachorrosen eskutik. Ondotik mutil dantzak eta larrain dantza izanen dira. 22:30ean su artifiazal eta 00:00etan dantzaldia mendiberri taldearen eskutik.

Ekainaren 30ean, ortzeguna, haurren eguna izanen dute. Haurrendako jostetak izanen dira 11:00etatik aitzinera, 13:00etan bazkaria eginen dute eta arratsaldean jostetekin jarraitzeko aukera izanen dute. 17:30ean herritarren arteko bigarren desfia izanen da, Izpegira bizikletan eta bertan trikitilariak eta txokolatada prestatuko dituzte. 20:00etan dantzaldia izanen da Josetxok alaiturik, 21:30ean mutildantzak, 22:30ean dantzaldia Iparlan eta Panpi Portugalen eskutik. Eguna amaitzeko dantzaldia izanen da Josetxoren eskutik.

Uztailaren 1ean, ortzileria, 10:00etan argi soinuekin hasiko dute eguna. 11:00etan pilota partida izanen dira Gorostapolon. 12:00etan bertso poteoa izanen da Aimar Karrika, Ioar Tainta, Jokin Uranga eta Ministro bertsolariekin. Bizkargain fanfarreak alaituko du poteoa. 14:00etan Zikiro jatea izanen da frontoian eta Frantxisko akordeolariak girotuko du bazkalondoa. 20:00etan errepresaliatuan aldeko kontzentrazioa eginen dute plazan. 21:30ean mutiladantza eta larrain dantza izanen dira. 23:00etan kontzertuak izanen dira Zubipunta ostatuan eta 00:30etik aitzinera DJ Alkape eta DJ Grande ariko dira musika paratzen.

Besten azken eguna izanen da uztailaren 2a, larunbata. 10:00etako argi soinuen ondotik 11:00etan aperitifa izanen da. 14:00etan Piki-nikia merenduan eta ondotik kalejira. 18:00etan pilota partidak izanen dira ikusgai Etxlebert pilotalekuan. Lau eta erdian ariko dira Agirre eta Bengoetxea VII. aurrez aurre. Ondotik binaka Mikel Goñi eta Fernando Goñi izanen dira Patxi Eugi eta Peio Martinez de Eulateren aurka. 20:00etan dantzaldia hasiko da Aierrik taldearekin, 21:30ean mutildantza eta larrain dantza izanen dira. 00:30ean dantzaldiak jarraituko du Aierrik taldearekin eta bestak akitzeko ‘Gaixoak Gu!’ abestuko dute. Hurrengo urtera arte bestak agurtuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun