Bukatu dira ‘Baztan’ pelikularen grabaketak

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 27a

Unax Ugalde eta Iñaki Elizalde filmaren sekuentzia bat aztertzen. Utzitako argazkia

2012an estreinatuko da zine aretoetan

Ekainaren 24an, ortzirala, bukatu ziren ‘Baztan’ pelikularen bigarren zatiko grabaketak. Azken hilabetean eskualdean Iñaki Elizaldek zuzendutako filmaren bigarren zatia grabatzen egon dira. Lazo Films eta Orreaga Filmak ekoiztetxeek produzitutako pelikula honetan 400 pertsonen parte hartzea beharrezkoa izan da, arlo teknikoa zein artistikoa kontuan harturik.

Ekainaren 24an, ortzirala, bukatu ziren ‘Baztan’ pelikularen bigarren zatiko grabaketak. Azken hilabetean eskualdean Iñaki Elizaldek zuzendutako filmaren bigarren zatia grabatzen egon dira. Lazo Films eta Orreaga Filmak ekoiztetxeek produzitutako pelikula honetan 400 pertsonen parte hartzea beharrezkoa izan da, arlo teknikoa zein artistikoa kontuan arturik.

‘Baztan’ filma bi zatitan grabatua izan da, iazko martxoan grabatu zen lehena eta bigarrena aurtengo ekainean grabatua da. Bertzeak bertze, Unax Ugalde, Kandido Uranga, Carmelo Gomez eta Lurdes Agirresarobe aktore ezagunek hartu dute parte, eskualdeko hainbat pertsonekin batera.

Parte hartzaileek ekainaren 25ean, larunbata egin zuten taldeko bazkaria azken agur moduan. Urte bukaerarako bukatua egotea espero da eta 2012 hasieran estreinatu nahi dute zine aretoetan. Pelikulak 1.545.000 euroko aurrekontua du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun