Guztira 51 entitatek eskuratu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria Baztanen, ekainaren 3an Elizondon egin zen ekitaldian. Horietatik seik Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila lortu dute; 25ek Zerbitzua Euskaraz maila; eta 19k Bidean maila. Aurten bi entitate berrik eskuratu dute Ziurtagiria: Etxenikea landaetxeak eta Ilargi ostatuak. Eta bertze bi mailaz igo dira: Astiz anaiak zurgindegia Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila izatera pasatu da eta Lur dantzalekua Zerbitzua Euskaraz mailara.
Ziurtagiridunak
Albaitaritza, Altxuko denda, Antxitonea trinketea, Anzabal agentzia, Ariruri, Arkupe gozotegia, Aroz Berri, Arrupea botika, Arteka, Astiz anaiak zurgindegia, Axular estankoa, Azkarate ikuztegia, Azken Muga, Ikastolako Guraso Elkartea, Baztandarra Kooperatiba, Baztandarren Biltzarra Elkartea, Baztangoiza tailerrak, Berro Bide, Bertizgo Partzuergoa, Betizu Albaitaritza, Vodafone Baztan, Esarte harategia, Dolaetxea Taska, Gaztetxea, Etxenikea landaetxea, Eskisaroi jatetxea, Fantxike denda, Goroskar Aseguruak, Ilargi ostatua, Ipingi denda, J.M. Munarriz hortz klinika, Jauregia Esnekiak, Jauregia landaetxea, Jo ala Jo kultur elkartea, Kattalingorri denda, Koro Arrutia botika, Lindutx promozioak eta Hargibel eraikuntzak, Lur dantzalekua, Mañonea agentzia, EHNE, Panificadora Baztanesa, Pottoki, Ruiz de Larrinaga zurgindegia, Malmö, Ti-Tau Erreformak, Txaruta Pilota Elkartea, Txokoa ileapaindegia, Uxoa okindegia, Xaloa telebista, Xorroxin irratia eta Zubi-Punta taberna.