Sokorro Dufurrenari omenaldia egin dio Baztan Ikastolak

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Pello SAN MILLAN

Ekainaren 12an ospatu zuten Baztan Ikastolakoek urteroko besta Elizondon. Aurtengoa, gainera, berezia izan zen, hainbat urtetan irakasle izandako Soko­rro Dufu­rrenari omenaldia egin baitzitzaion. 1971n sartu zen Baztan Ikastolan Dufurrena eta aurten hartu du erretiroa. Urteetan egindako lana izan zen omenaldia jasotzeko arrazoia. Horrez gain, hainbat ekitaldi izan ziren Ikastolako bes­tan: dantzariak, bazkaria, puzgarriak, dantzaldia... Aipatu, bertzalde, Baztan Ikastolak Pilarko frontoia errentan hartu duela eta heldu den ikasturtetik aitzinera, neska-mutikoen jolastokia hortxe izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun