Elizondoko Lanbide Eskolako gazteak sarituak

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Maite ARIZTEGI

Elizondoko Lanbide Eskolako sei gaztek CEIN erakundearen kudeaketa hoberenari dagokion lehendabiziko saria eskuratu dute. Enpresa munduan esperien­tziak izatera bideratua dago jarduera hau eta gazte hauek Seigazte Kooperatiba sortu zuten ikasturte hasieran estatuko bertze eskolen artean produktuen salerosketan aritzeko. Aldi honetan, Valentziako ikastetxe batekin egon dira harremanetan. Maialen Oteiza, Mikel Chivite, Iratxe Mendikoa, Ekhiñe Almandoz, Mª Joxe Balmelli eta Gabriela Martinez dira sarituak eta beraiekin batera proiektuan parte hartu duten irakasleak Izaskun Telletxea eta Delia Portillo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun