Euskal Herri osoko mintzalagunak Elizondon

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Pello SAN MILLAN

Euskal Herriko hainbat bazterretatik etorritako 270 mintzalagun inguru bildu ziren ekainaren 4an Elizondon, Mintza Egunaren seigarren edizioa ospatzeko. Giro ederra sortu zen goizean goizetik Elizondoko karriketan, Baztango fanfarre­mifak lagunduta eta Pello Iriarte historialariaren azalpenak adituz. Bazkalduta, sari banaketa egin zen., Joseba eta Pernando gidari zirela. Aurtengoan Adelina, Ainhoa, Urko, Jon Mikel, Josean eta Txomin mintzalagunen ekarpe­na gorai­patu zen, bakoitzari zilarrezko pina eta Baztango Bertso eskolako lagunen ber­tso sorta oparituz. Dantza gogoa asetzeko aukera ere izan zuten bildutakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun