Ezkerraren botoei esker Bilduko Garbiñe Elizegik hartu du aginte makila

TTIPI-TTAPA 2011ko eka. 24a, 13:36

Argazkiak: ONDIKOL Ekainaren 11n hartu zuen Garbiñe Elizegik alkate kargua. ONDIKOL

UPNko Begoña Sanzberrok ez du kontseilari izaten segituko

UPN alderdi erregionalistak baino 37 boto gutiago lortu arren, Ezkerrarekin lortutako akordioari tarteko, Bil­du­ko Garbiñe Elizegi lekaroztarra izanen da heldu diren lau urteotan alkate. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan, bosna zinegotzi lortu zituz­ten UPNk eta Bilduk. Baina aipatu bezala, Ezkerrarekin akordioa lortu zuen Bil­duk, eta honek lortutako bi zinego­tziek Elizegi­ren alde boz­katu zuten ekainaren 11ko kargu har­tze ekital­dian. NaBai 2011ko zinegotziak, bere aldetik, zurian bozkatu zuen «zalantza handiak dituelako Bilduk aurkeztutako gobernu proposamenaren bi­de­raga­rritasunaz». Ha­laxe adierazi du alderdiak pren­tsara igorritako oharrean.

Horrenbertzez, or­dez­­kari hauek osatu dute udalbatza berria: Bilduko Garbiñe Elizegi, Mikel Ortega, Santi Esarte, Maitane Azkarate eta Jon Elizetxe; UPNko Begoña Sanz­berro, Mª Carmen Iribarren, Mª Isabel Olabe, Leopoldo Jaen eta Jose Mª Garmendia; Ezkerrako Florentino Goñi eta Iñigo Iturralde eta NaBai 2011ko Pello­ Iriar­te.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun