Ekainaren 25ean, larunbata, iluntzeko 20:00etan Elizondoko Herriko Etxean batzarra eginen da. Bertan Santiago Bestetako egitarauaren aurkezpena eginen dute. Uztailaren 23an hasi eta 28an bukatuko dira aurtengoan.
Horrez gain aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta hala balitz bere onarpena eginen litzateke.
Bertzalde Ermitegiko parajean 4 hektareako landaketa egiteko proposamena eginen dute.
Pilarreko pilotalekua eta ondoko eremua erabiltzeko aukeraren inguruan ere eztabaidatuko dute. Ondoren galderentzat tartea ere izanen da.
Herritar guztientzat irekia izanen da batzarrea eta bertara azaltzeko gonbidapena luzatu dute Herriko Etxetik.