Bioeraikuntza hizpide izanen da ekainaren 25ean Amaiurren eta Azpilkuetan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 22a

Ia energia zerodun eraikin bat bisitatuko dute larunbat arratsaldean Azpilkuetan. Artxiboko argazkia

Bioeraikuntzaren Adiskideak Elkarteak bilera eginen du Amaiurren eta Azpilkuetako eraikin bat bisitatuko du

Bioeraikuntzaren Adiskideak elkartearen hurrengo bilera egiteko Amaiurko Herriko Ostatua aukeratu du GEA Azterketa Geobiologien Elkarteak, zehazki lehen solairuan dagoen Otsondo barride elkartea. Ekainaren 25ean, larunbatean, eginen da. Goizeko 10:30ean aurkezpena eginen da eta ondotik, Como construir un edicio de energia casi cero hitzaldia eskainiko du Silvia Ortiz de Elguea arkitektoak. Etxetik eramandako janariarekin denek elkarrekin bazkaldu ondotik, 16:00etan bioeraikuntza irizpideak erabiliz eraikitako ia zero ener­gia­dun eraikin batera bisita eginen dute Azpilkuetan. Ekaitz Uribe Rus, Bioeraikuntzaren Adiskiden koordinatzaileak gogorarazi duenez, “deialdia guziz irekia da, Euskal Herri osotik jendea inguratuko den arren, bertako jendea inguratzea da helburua. Bioeraikuntzaren Adiskideen xedea dibulgazioa eta formazioa da”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun