Ekainaren 22tik 26ra, asteazkenetik igandera, izanen dira Almandozko Besta Berri bestak. Ekainaren 23an Elizondoko Abesbatzako kideak izanen dira abesten eta ekainaren 24, ortzirala, haurren eguna izanen da. Igande arratsaldean, ekainaren 26an, herritarren arteko herri kirol desafioa jokatuko da eta gauean bestak akitzeko ‘Gaixoa ni’ izanen dute.
Hona hemen bestetarako antolatu dituzten ekintzak:
Ekainak 22
12:00etan bestei hasiera emateko txupinazoa. Arratsaldean eskulanak eskola zaharrean. 21:00etan Baztanzopak. Ondotik AGERRALDE akordeoilariarekin dantzaldia.
Ekainak 23
08:00etan Aurorak kantatuko ditu 20 lagunez osatua dagoen Parrokiko taldeak. 12:00etan Meza Nagusia Parrokiko taldeak eta Elizondoko Abesbatzako kide batzuk kantatuko dute. 13:00etan luntxa frontoian. 17:00etan pilota partidak. 20:00etan tortilla lehiaketa. 21:00etan pikoteoa.
Ekainak 24, Haurren Eguna
10:30ean ginkana. 12:30ean antzerkia. 13:00etan haurrendako paellada. 16:00etan haurren jokoak: haurren artean bizikleta lasterketa eginen da. 17:00etan mus tapelketa. 17:30ean haurrendako txokolatada. 18:00etan gaztelu puzgarriak haurrendako. 21:30ean afaria. 01:00etan ZOPILOTES taldearekin dantzaldia. Ekainak 25 12:00etan mus txapelketako finalaurdenak eta finala. 14:00etan zikiro jatea. Ondotik ANJEL MARI MENDIBERRI akordeoilariarekin dantzaldia izanen da. 17:30ean haurrendako puzgarriak izanen dira. Arratsean besta frontoian.
Ekainak 26
12:00etan Meza Nagusia eta horrekin batera haurren Lehenengo Jaunartzeak. Nerea Sarratea, Aimar Arozena eta Miren Bera neska-mutikoek eginen dute aurtengoan Lehenengo Jaunartzea. 13:00etan luntxa frontoian. 14:00etan superquad eta supermotard motorren txapelketak eginen dira. 18:00etan herritarren arteko herri kirol desafioa jokatuko da. 22:00etan bestak akitzeko GAIXOA NI.