Ekainaren 22tik 25era Arizkun San Juan bestatan murgilduko da. Eguerdiko 12:00etan emango zaie jaiei hasiera txupinazoarekin eta ondotik gazteen luntxa izanen dute. Eguerdian, 13:30ean, txopo goratzea izanen dute eta ondotik bazkaira izanen dute txopo gortzaileek frontoian. Arratsaldean ginkana antolatu dute herritarren artean eta 20:00etan Dantzaldia hasiko da Agerralde akordeoilariarekin. 21:30ean Baztan zopak izanen dira eta eguna bukatzeko 00:30ean dantzaldiak jarraituko du Agerralderekin. 05:30ean ziztor jatea izanen da geratzen direnen artean.
Ekainaren 23an, ortzeguna, San Juan bezpera eta haurren eguna ospatuko due. 10:00etan dianak izanen dira eta haurrendako puzgarriak eta jokuak ere egonen dira. 14:00etan haurrendako bazkaria izanen da. 17:30ean haurrentzako txokkolatada eta kantaldia izanen dira. 19:00etarako trikipoteoa antolatu dute. Ilunabarrean hasiko dira suak pizten eta mamurru erretzeekin. 22:00 Gaita eta zortzikoa izanen dira. 00:00etan dantzaldia Agerralde akordeolariarekin eta 05:30ean zinger jartea.
San Juan egunean, ekainaren 24an, 10:00etako dianen ondotik meza nagusia izanen da. 12:00etan Mutildantzak eta ondotik herriko luntxa. Kuadrilen bazkariak izanen dira eta arratsaldeko 17:00etan pilota partidak. Tortila patata lehiaketa eginen dute 19:00etatik aitzinera. 20:00:etan dantzaldia hasiko da Trikiteens taldearekin. 22:00etan mutiladantza eta gaiten txanda izanen da. Ondotik Saktu eta Egurra eta kitto taldeen eskutik kontzertuak, talde hauek lanak bukatutakoan Trikiteensek jarraituko du dantzaldiarekin. 05:30ean gasna jatea izanen da.
Bestetako azken eguna izanen dute ekainaren 25a, larunbata. Dianarekin ekinen diote egunari, 12:00etan Mus Iñezturea izanen da. 14:00etan zikiro jartea eta ondotik poteoa Igandea txarangarekin. 20:00etan karaokea izanen da, 20:00etan mutildatza eta gauerditik aurrrera bestak akitzeko dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin.