Ekainaren 11ko inbestidura saioan NaBaik boto xuria eman zuen alkatea aukeratzerakoan. Horren harira, NaBaik erran zuen zalantza handiak dituela Bilduk aurkeztutako gobernu proposamenaren bideragarritasunaz.
Udal taldea osatzeko Bildurengandik jasotako lehen eskaintza osatu gabea zela adierazi zuen NaBaik, eta hurrengo lau urtetarako proiektuen inguruko konkrezioak eskatu zizkiola. Zentzu horretan, “gobernu programaren edukien gaineko zehaztasun falta" ageri zela gaineratu zuen.
NaBaik Baztanen alde lan egin nahi duela adierazi zuen eta ez gobernu posizioak eskuratu bertzerik gabe, bere planteamenduekin bat datozen proiektuak babesteko prest azaldu da. Bilduk aurkeztutako gobernu proposamenaren bideragarritasunaz zalantzak dituela erran zuen eta, horregatik “seriotasun eta koherentzia politikoz, Baztango Udal osaketa bozkatzean boto zuria ematea erabaki genuen”.
Baztango Bilduk NaBairi erantzun dio ohar baten bidez erranez edukiak eta tonuak aunitz harritu dituela erran du “ordura arte izandako bilkuretan gure programarengandik hurbil zegoela adierazi baitzuen”.
Baztango bizilagunek Bilduren programa ongi ezagutzen dutela adierazi dute “arlokako proposamenez gain herritarren parte hartzea bereziki azpimarratu dugulako”.
Udaletxerat sartu direlarik aurkitu duten egoera ere ez dela erraza azaldu du Bilduk eta kargua hartu berritan kuestinamendurik ez egiteko eskatu dio NaBairi.