‘Bertan gastatu fite’ kanpaina antolatu zuten Bertan Elkarteak. Baztango denda, zerbitzu eta ostalaritza elkartea da Bertan. Maiatzaren 2tik ekainaren 9ra elkarteko dendetan erosketak egin dituztenen artean betetzeko txartelak banatu zituzte ondoren zozketa egiteko.
Zozketa ekainaren 11n egin zen Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. 2.000 txartel bildu ziren kanpainan zehar. Irabazlea Koro Ripa iruritarra izan da eta ekainaren 18an berak nahi duen dendetan 2.000 euro gastatzeko aukera izanen du.