Baztango Udalak gelditu egin du ekainaren 9an hasi zen idazkaritza posturako oposaketa proba. Udal berriak jakinarazi du, “aurreko legealdia bukatzear zuen Baztango Udal Gobernuak Virginia Aleman Arrastio alkatearen ebazpenaren bidez, idazkari lanpostua bitarteko gisa eta administrazio kontratuarekin betetzeko oposizio-lehiaketa abiatu zuen urgentziazko lehentasuna emanez. Prozesua plantilla organikoan euskararen betekizuna aldatu gabe abiatu zuen, hau da, euskara jakitea derrigorrezkoa izan gabe eta meritua bakarrik izanik, 100 puntutik 2 bakarrik kontatzen zituela.”
Udal berritik gogoratuarazi nahi dute 2011ko marxoaren 4an NaBairen udal gobernuak Euskararen Ordenantzetan onespena eman zuela “Baztango Udalak kontratzen zituen langileek euren lan jarduera euskaraz eta gaztelaniaz egiteko gaitasuna izan beharko zutela zehaztuz.”
Hori dela eta ekainaren 9an hasitako oposaketa bertan behar utzi du. Ekainaren 20an, astelehenean eginen duten ezohiko pleonoan idazkaritza lanerako euskara menperatzea betekizun bihurtuko dute eta NAOn aldaketa hau argitaratzeko bidea emateko. Plantillaren aldaketari behin-behineko onespena eman ondotik oposizio-lehiaketa berria abiatuko dute euskararen betekizuna betetzen duena Tarte honetan, legeak ezartzen duen bezala, bertze herri bateko idazkari bat gaituko dute Baztango Udalean egin behar diren osoko bilkuretan “atzeratu ezin diren aferak aitzinerat ateratzeko”.
Baztango Udalak badaki oposizio lehiaketa gibelatzeak udal funtzionamendua mugatuko duela “baina herritarrekin hartutako konpromisoa betetzeko ezinbertzekoa da herritar guztien hikuntz eskubideak bermatzea”. Euskaren Orenantza bete behar dutela erran dute.