Begoña Sanzberrok Landa Garapeneko eta Ingurumen kontseilari postua utzi zuen Baztango Udalean hartu duen zinegotzi karguarekin bateraezina delako. Baztango Udaleko UPNko zinegotzia izanen da hurrengo lau urteetan almazdoztarra. Nafarroko Gobernuko bere postua Javier Caballero Martinezek hartuko du.
Sanzberro Almandozko alkatea izan zen 1990 eta 1991 urteetan eta Baztango zinegotiza 1991-1995 eta 2003-2007 legegintzaldietan. Horrez gain, UPN alderdiko foru parlamentaria izan zen 2003-2007 legegintzaldian. Urte hartan izendatu zuen Sanz lehendakariak Nafarroko Gorbernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari.