Ekainaren 10ean, ortzileria, hasi ziren Berroetako Mendekoste bestak. Larunbat arratsaldean, ekainaren 11an, hitzordu berezia zuten Berroetarrek ‘El Conquistador del fin del mundo’ telebista saio arrakastatsuko parte hartzaileekin.
Azken edizioko lehiakideak ez ezik, iazko batzuk ere izan ziren bertan. Bi taldetan banaturik egon ziren. Talde naranjako kideak, Xegone, Mikel, Inma, Metxa, Dina, Cindy, Jandur eta Pasang ziren. Talde berdeko kideak aldiz Nakor, Hanibal, Maialen, Maider, Helenka, Lur eta Leyre. Aurkezle lanak Julian Iantzi lesakarrak egin zituen.
Zaldi bat karga eramateko prestatu, egur batzuk zelaiaren alde batetik bertzera eraman, moztu, karroa kargatu eta traktorera lotu behar zituzten traktorea piztu gabe. Ondoren soka lehiakide batek soka batetatik goitu behar zuen ikurrina hartzeko.
Talde berdeak lortu zuen garaipena. 1000 lagun inguru elkartu ziren Berroetan ‘El Conquistador del fin del mundo’ saioko parte hartzaileak animatzera.
Finlandiakoekin asto karrera
18:00etatik aitzinera, Finlandia saioko aurkezleek euren arteko desafioa grabatuko dute. Aitziber Garmendia eta Ainere Tolosa izanen dira aurrez aurre. Programako aurkezleen lehia hau grabatu eginen dute telebistan emateko.
Asto karreraren ondoren xingar jatea izanen da eta 22:00etan bestak akitzko Gaixoa Ni izanen dute.