Prest dira Mendekosteak hasteko Berroetan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 9a

Zikiro jatea izanen da ekainaren 13an. Arantxa GAMIO

El Conquistador del fin del mundoko lehiakideak eta Finlandia programakoak izanen dira

Ekainaren 10ean hasi eta 13ra arte, ortzileriatik astelenera arte izanen dira aurtengo Mendekoste Bestak Berroetan. Bi berezitasun izanen dituzte aurtengo bestek. Batetik, ekainaren 11an, larunbata, el Conquistador del fin del mundo saioko parte hartzaileen arteko jokoak izanen dira Julian Iantzik aurkezturik.

Ekainaren 10ean hasi eta 13ra arte, ortzileriatik astelenera arte izanen dira aurtengo Mendekoste Bestak Berroetan. Bi berezitasun izanen dituzte aurtengo bestek. Batetik, ekainaren 11an, larunbata, el Conquistador del fin del mundo saioko parte hartzaileen arteko jokoak izanen dira Julian Iantzik aurkezturik.

Bertzetik, urtero egiten duten asto lasterketan bi lehiakide berezi izanen dira, Aitziber Garmendia eta Ainere Tolosa. ETB 1eko Finlandia saioko aukezleen arteko desafioa grabatuko dute. Ekainaren 13an, astelehena, izanen da 18:00etatik aitzinera.

Hona hemen aurtengo bestetarako antolatu duten egitaraua:

ORTZILERIA 10 Bezpera

20:00etan suziriak bestei hasiera emateko

20:30ean txopo goratzea eta herriko trikitilariak.

21:00etan Mutildantzak.

21:30ean Baztan-zopak.

00:00etan dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.

 

LAUNBETA 11 Haurren Egune

12:00etan Leurtza Abenturaren eskutik, puzgarriak, segway, discgolf...

16:00etan Leurtza Abenturaren eskutik, puzgarriak, segway, discgolf...

19:00etan El Conquistador del fin del mundo saioko Julian Iantzi aurkezlea eta aurtengo parte-hartzaileen (Nakor, Xegone, Tolas, Lur, Etxe, Pox, Maider...) arteko jokoak.

21:30ean herri afaria.

00:00etan dantzaldia SANTXOTENArekin.

 

IGENDIA 12 Mendekoste Egune

12:00etan Meza Nagusia Elizondoko abesbatza eta Gaztelu taldearekin.

13:00etan hamaiketakoa herriko plazan.

13:30ean pilota partida.

18:30ean herri kirolak: Iparraldeko jokoen torneoko II. jardunaldia (koxkor biltzea, ingude jasotzea, harri-jasotzea, txinga eramatea, lasto altxatzea eta zakulariak).

20:30ean dantzaldia SANTXOTENArekin.

22:00etan xingar jatea.

 

ASTELEHENA 13 Zikiro Egune

11:00etan XXXVIII. bizikleta itzulia.

12:00etan mus txapelketa.

14:30ean zikiro-jatea JOXE ANJELekin.

18:00etan asto karrera. Finlandia saioko aurkezleen artean.

21:00etan xingar jatea.

22:00etan Gaixoa Ni bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun