Baztan filmaren bigarren zatia grabatzen

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Iñaki Elizalde zinema zuzendariaren Baztan filmeko grabaketak ai­tzinera segitzen du. Joan­ den urteko mar­txoan lehendabiziko zatia grabatu zuten eta maia­tzaren 30ean biga­rren zatiarekin hasi ziren. Lau astez ariko dira grabaketa lanetan, hiru astez Baztanen eta azken astean hemendik kanpo. Agoteak dira pelikula honen oina­rria, duela mila urte baino gehiago hain baz­tertuak izan ziren herritarren ingurukoa da. Karmelo Gomez, Unax Ugalde, Kandido Uran­ga eta Txema Blasco ak­tore nagusienekin batera, baztandar aunitz ari da pelikula honetan parte hartzen. Urte bukaera­rako aki­tzea espero da eta 2012 hastapenean baliteke estreinatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun