Amaiur jaun eta jabe sokatiran

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Maiatzaren 28an jokatu zen Berriozarren, Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketako azken saioa eta baztandarrak txukun ibili ziren. Gizonezkoen 300 kiloko kategorian, Amaiur nagusi­tu zen. Dena den, puntu­ bateko aldea baino ez zion atera Amaiur-Urruña taldeari. Sailkapenean bosgarrena izan zen Amaiur Kirol Elkarteko A.S.T. taldea. 320 kiloko kategorian ere Amaiurre­ra joana da aurtengo txapela. Kadete mailako txapelketan, bertzalde, 290 kiloko kategorian, Basaburuak guttigatik ez zuen lortu txapela. Berriozar talde txapeldunarengandik puntu bakarrera gelditu ziren baztanda­rrak. Basaburuko B taldea bosgarrena gelditu zen sailkapen nagusian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun