Bertan Baztango merkatari eta ostalarien elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurten hirugarren aldiz. Baztango inguru eta paisaiak, herriak eta herritarrak izanen da gaia eta partaide bakoitzak berak egindako hiru argazki berri edo bertze lehiaketetan egon gabekoak aurketu ahal izanen ditu. Baztanen eginak izan beharko dute eta argazki bakoitza formatu digitalean eta fisikoan aurkeztu beharko da.
Lan bakoitza banaka aurkeztu beharko da, izengoiti edo izenburu batekin, gero gutunazal batean egilearen datuak eraman beharko dira.
Ekainaren 30ean akituko da lanak aurkezteko epea: eskura (astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara) edo postaz bidali ahal izanen dira (Bertan Baztango Merkatari Zerbitzu eta Ostalaritza elkartea. Bertan III. argazki lehiaketa. Arizkunenea Kultur Etxea, Jaime Urrutia karrika 14, 31700 Elizondo).
Sariak
Epaimahaia Bertaneko kide diren argazkilari profesionalek, udaleko ordezkariren batek eta Baztanen ezagunak diren eta ospea duten argazkilari ez profesionalek osatuko dute. Argazkien originaltasuna eta sormena baloratuko dira eta bakarren bat gehiego berrukitua baldin badago, epaimahaiak kanporatzea erabaki dezake.
Hiru argazkirik onenak sarituko dira hiru erosketa bonorekin, Bertaneko kide diren 80 tokitan gastatzeko: lehendabiziko saria 400 euroko bonoa izanen da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa.