Arartekoaren bulegotik aholkulariak etorriko dira ortzegunean

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Administrazio publikoaren jardunari buruz solasten ahalko da beraiekin

Nafarroako adminis­trazio publikoarekin zerikusia duten zalantzak edo kexak argitzeko aukera izanen dute herritarrek ortzegun honetan, ekainak 9. Izan ere, ekainaren 2an bezala, Nafa­rroako Arartekoaren Bulegotik bi aholkulari eto­rriko dira Elizondora, Baztango eta ingu­ruko herrietakoei arre­ta zerbitzua eskain­tzera.

Arizkunenea Kultur Etxean egonen dira, goizez 09:00etatik 14:00­etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.

Dohainik den zerbi­tzua da eta interesga­rriak jotzen diren gaiak planteatzen ahalko dira beraiekin. Doako telefono bat ere jakinarazi dute: 900 702900.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun