Baztandarrak ETB1eko Finlandia saioan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Utzitako argazkia

Badirudi, baztandarrek gustua hartu diotela ETB1eko Finlandia saioko desafioan parte hartzeari. Heldu den astelehenean, ekainak 13, Berroetako besten barne, asto karreran ibiliko dira herritarrak baserritarren kontra eta Finlandia programarako grabatua izanen da. Baina berroetarren aitzinetik Lekarozko ins­titutuko ikasleak izan dira desafioan parte hartu dutenak. Zertan ariko eta makinak hartu eta ardiei ilea mozten aritu dira bi taldetan banatuta Arantzako Martinekoborda baserrian. Nork irabaziko ote du apustua? Hori ikusi egin beharko da, larunbat gau hauetako batean emitituko duten saioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun